:: Castellano ::
Caracter Propio
 
* Kristau hezkuntzako eliza-lana da Jesusen Bihotz Guztiz Santuko Anaien misioak garatzen duena: "Gazteria hezi eta Jaungoikoaren jakiturian eta Harenganako maitasuna".

* Seme-alaben hezkuntzan lehendabiziko arduradunak direlarik, gurasoekin gizakiaren, bizitzaren eta munduaren ikuspegi kristauaren ildotik hezteko lanean bat gatoz.

Hezkuntza komunitateko kide guztiak gonbidatzen ditu Ikastetxeko kristau nortasunean elkarlanean aritzera bai
bere jarduera profesionalean baita bere jokaera pertsonalean ere.

* Pertsonaren prestakuntza osoa eta bere dimentsio guztien garapena du helburu:

1-Bere nortasunari dagokionez honakoak bultzatzen ditu:

autoestimazio sentimendua;
askatasun ardura eta betebeharra baloreak;

pentsamolde kritikoa;

barne bizitzarekin zerikusia duten jarrerak.

2- Bere zabalpenari dagokionez honakoak bultzatzen ditu:

besteekiko errespetu, elkar ulermen eta konfiantzazko jarrerak;

justizia eta bakea sustatzeko giza konpromisorako gaitasuna;

edozein kultura, gizarte, arraza, politika edo erlijio bazterkeria gainditzera eramaten duen harrera;
elkarbanatzeko eskuzabaltasuna;
naturarekiko maitasun eta errespetua.

3- Kristau fedean oinarriturik pertsonalitatearen alde hauek garatzen ditu. Horregatik:

ikaskuntza giroa balore ebanjelikoez betetzen du;
fede-kultura-bizitza sintesia sustatzen du, garrantzi berezia ematen diolarik erlijio irakaskuntzari;
manifestapen anitzetako katekesia eskaintzen du.
 

*Nafarroako Foru Komunitatearen giza eta kultura errealitatean barneratzen da, Sakanan hain zuzen
  ere, eta bere ohitura, balore eta tradizioak bizi eta bultzatzen saiatzen da.


HEZKUNTZA EGITASMOAK xede horien mailaka burutzea zehazten du Hezkuntza Komunitateko kide guztien elkarlanarekin.


:: Castellano ::

Gure Ikastetxeak tradizioari zintzo eutsiz, hezkuntza eremuak sortu nahi ditu, bertan gazteek Jesus Nazaretekoaren mezu gizatiarrarekin topo egiteko aukerak sor daitezkeelarik. Zeregin hau berezko hezkunzkera batez burutzen dugu:

* Jesusen eskolan ikasten ditugu bere Bihotzaren bertuteak: otzantasuna, gizatiartasuna eta errukia. Bere dohaineko eta gupidazko eskaintzak Jaungoikoaren ontasun eta gizakienganako maitasuna adierazi nahi du.

Pedagogia pertsonalizatu, ekile eta sortzaile baten alde egin dugu aukera, askatasun, begirune eta konfiantza giroan, ikaslea bere hezkuntzaren eta etorkizunaren eratzaile gisa gara daitekeelarik.

* Hurbileko harremana eta abegizko entzutea bultzatzen ditugu, horrek tutoretza ekimenari eta orientazio lanari arreta berezia ematea eskatzen duelarik.
Ikasle behartsuenen gabeziei erantzuna ematen saiatzen gara: familia, giro, ekonomia arazoetara; ikasketa eta jarrera arazoetara.... eta eskola-porrotera bideratzen duten eragile orori ere.

* Hezkuntza lanetan buru-belarri ari izaten gara. Programazio eta metodologia eraberrituak hartu ditugu. benetako beharrei erantzuteko eta balore kristauak bermatzeko.
Ahaleginak egiten ditugu ikasle bakoitzak bere adimen gaitasunak gara ditzan. ikasketa teknikak, lanerako prestutasuna eta talde lana bereziki landuz.

* Gure hezkuntza garaien eta tokien beharretara egokitzen dugu; gizarte eta lan ingurunera zabalik; proposamen pedagogiko, didaktiko eta teknologiko berrietan ausart.
Gure hezkuntza ikasgela eta eskolatik kanpoko ekintzetan hedatzen dugu, aisiara eta haren aprobetxamendura zuzendutako jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen bidez. Giza eta kristau prestakuntzako mugimenduetan sartzen direnekin bat egiten dugu.



:: Castellano ::

* Hezkuntz Komunitatea Erakunde Tituludunak, irakasleek, gurasoek, ikasleek, administrazio langileek eta laguntzaileek etagaineratzeko elkarlankideek osatzen dute.

-ERAKUNDE TITULUDUNA Jesusen Bihotz Guztiz Santuko Anaien Institutua da, Ikastetsea zuzentzen du. Hezkuntz moeta eratzen duten pritzipioak definitu eta eutsi egiten ditu, baita horien fideltasuna bermatzen dituzten erizpdeak ere.

-IKASLEAK euren prestakuntzaren arduradun diren subjektuak dira. Ikastxeko bizitzan eraginkor parte hartzen dute euren adinen aukeren arabera. Ikastetxeak lotune anitz mantentzen ditu ikasleohiekin, euren giza eta kistau prestakuntza landuz.

-IRAKASLEAK, eta bereziki irakasle-tutoreak, kristau hezkuntzaren eliz ekintzako eragile zuzen direnez hezkuntz ekintza burutzapenera eramaten duutenak dira, Berezko Izakerarekin eta talde lanarekin bat. Hezkuntz Egitasmoararen eraketan eta bere jarraipenean eta Ikastetxearen gestioan parte hartzen dute aginte organuen bidez.

-Ikasleen GURASO EDO TUTOREEK euren laguntza eta elkarlana ematen dute escola lanean, bereziki Ikasleen Guraso Elkatearen eta ezarritako partehartze organuen bidez. Ikastetxeak bere esku jartzen die, aldi berean, euren funtsezko familia hezitzaile ardura espezifikoa hobe burutzeko behar duten laguntza.

-ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZU LANGILEAK. eta gainerako elkarlankideak ahalgarria eta eraginkorragoa egiten dute hezkuntz ekintza euren zereginak burutuz.

*Hezkuntz Komunitatearen erantzukizuna elkarbanatua izan behar da, guztion onera begira, partehartze koordinatu eta eraginkorrean bilakatuz. Ikastetxean ezarritako aginte organu guztietan.

Organu horietan partehartze elkarrizketaren bidez, oinarrizko akordioak bilatuko dira, Ikastetxeko hezhuntz egitasmoen eta metodologien funtzionamendua aurrera eramateko.

BARNE ERAENTZAKO ARAUDIAK eskola erakundeko funtzionamendua arautu eta Hezkuntz Komunitateko talde eta pertsonen arteko koordinazioa bermatu egiten du.