Colegio Sagrado Corazón de Vitoria - CORAZONISTAS

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

  • Batzorde honen lana, gurasoentzako zein ikasleentzako eskola-ordutegitik kanpo egiten diren jarduera guztiak abian jartzea eta kudeatzea da. Batzuetan jarduera horiek goizeko eskolen eta arratsaldeko eskolen artean burutzen dituzte baina gehienak arratsaldez egiten dira, eskolak amaitu ondoren.

    Jarduera batzuk oso errotuta daude urteak igaro ahala (zeramika, euskara, matematikak, xakea,...) eta beste batzuk eskaeren arabera programatzen dira.

    Gimnasia, aerobic eta koreografien jarduerak, eskolaz kanpoko jarduerak badira ere (eta beraz Zuzendaritza Batzarraren ardura dira), euren atala dute Kirol Klubean.

    Orain dela gutxi arte, askotan jarduerak burutzeko proposamenak jasotzen genituen eta, kudeaketa ahalegin handia egin ostean, ezin genituen antolatu parte-hartzaileen kopurua txikia zelako.
    Beraz, jarduera jakin bat abian jartzeko prozesuarekin hasteko eta jarduera hori programan sartzeko, pertsona kopuru jakin batek egin beharko du proposamena, jarduera abian jartzeko behar dugun taldea osatzeko modukoa. Taldea osatu baduzu eta jarduera berri bat proposatu nahi baduzu, atezaindegiko postontzian utzi edo, nahiago baduzu, GEko helbidera posta elektroniko bat bidali ezazu:
  • ampa.v@corazonistas.com
  • Jarduerak, lau hilabetean behin kobratuko dira; horrela bada, jendeak ez du kapritxo batengatik parte hartuko eta gain hartuko du jarduerarekin jarraitzeko eta jarduera aprobetxatzeko konpromisoa.
Frai Francisco ibilbidea, 1.zk. · Tel.: 945 151 709 - Faxa: 945 150 266 · 01007 · Vitoria-Gasteiz
Web realizada por ayser.com, especialistas en diseño gráfico, proyectos web y posicionamiento en buscadores