ZER DA JESUSEN BIHOTZA- KORAZONISTAK IKASTETXEKO IKASLEEN GURASOEN ELKARTEA?
- Ikastetxeko ikasle batzuen aitek, amek edo tutoreek osatzen dute Jesusen Bihotza - Korazonistak Ikastetxeko Ikasleen Gurasoen Elkartea,
- Honako helburu hauek ditu, besteak beste:
- Elkarteko edozein kideri ikasleen hezkuntzari buruzko edozein alderditan laguntzea.
- Ikastetxeko Zuzendaritzarekin batera lan egitea ikasleen hezkuntza integralaren oinarrizko helburua lortzeko eta baita Ikastetxeko jardueretan -hezkuntza eta kultura jardueretan zein jarduera osagarrietan- laguntzea ere.
- Elkarteko kideek Ikastetxeko kudeaketan parte-har dezaten sustatzea.
- Elkarteko kideak herritarren parte-hartzerako organoetan eta euren eskubide eta askatasunen defentsan ordezkatzea.
- Laguntza, gizarte, hezkuntza, kultura, olgeta, kirol, etab. motako jarduerak eta zerbitzuak antolatzea.
- Eskatzen duten ikasleei, eta Zuzendaritza Batzarraren aburuz, ikasketa bidaiak, burtsak, laguntzak, etab. eskaintzea.
- Ikastetxeko Taldeko Organoetan izango dituzten ordezkariak izendatzea.
- Ekintza mota guztiak abian jartzea Legeen eta Estatutuen arabera.
Ondoko bi organoak arduratuko dira Elkartearen kudeaketaz eta administrazioaz:
- Bazkideen Batzar Orokorra, organo gorena da:
- Bazkide guztiek osatzen dute organo hau eta kide guztien nahia adieraziko du.
- Batzar Orokorraren ohiko bilkurarako deialdia gutxienez urtean behin egingo da, beti ikasturtearen lehen hiruhilekoan, eta Elkartearen jarduteko plan orokorra onetsi beharko du. Deialdi horretan zenbait gai landuko dira: hurrengo ikasturteko aurrekontuen onespena, Elkartearen urteko jardueren txostena, barne erregimeneko arautegiak, estatutuen aldaketa, Zuzendaritza Batzarraren aukeraketa, Elkartearen deuseztapena, etab.
- Zuzendaritza Batzarraren ez-ohiko bilkurarako deialdia ere egin daiteke, betiere Zuzendaritza Batzarrak hala erabakitzen badu, Batzarraren beraren ekimenez edo bazkideen bostenak eskatuta.
- Zuzendaritza Batzarra, etengabeko zuzendaritza organoa da:
- Gehienez 13 kidek eta gutxienez 7 kidek osatuko dute organo hau.
- Ikasle Ohien Elkarteak kide horietako bi aukeratuko ditu. Gainontzekoak Batzar Orokorrean bozkatuta aukeratuko dira.
- Izendapenak lau urterako dira, baina bi urtean behin kide erdiak berritu behar dira.
-
Zuzendaritza Batzarrarekin harremanetan jarriz ondoko helbidea posta bat bidaliz:
ampa.v@corazonistas.com
Azken aldaketaren data: 2008ko maiatzaren 19a
Frai Francisco ibilbidea, 1.zk. · Tel.: 945 151 709 - Faxa: 945 150 266 · 01007 · Vitoria-Gasteiz