![]() |
Senda aldizkaria ikastetxearen komunikabide moduan sortu zen 1944. urtean gutxi gorabehera. Argitalpenak gaur egun beste bigarren etapa batean dago, 90eko hamarkadaren hasieran hasitakoan alegia. Hasiera batean zuri-beltzez egindako kopia batzuk baino ez ziren. Gaur egun, eta teknologia berrien laguntzari esker, aldizkari moderno eta dinamiko bihurtu da. Diseinu zaindua eta askotariko eduki aberatsa du. |
Aldizkarian eskolan bertan egiten da eta Fermin Garde eskolako irakasleak maketazioa eta diseinua egiten du. GEko Batzarrean gaur egun batzorde horren ardura duen pertsona, denbora guztian adi dago eta, elkarteak eskumena duen esparruaren barruan, aldizkarian ager daitezken gaiak bidaliko ditu edo eskolari proposatuko dizkio. Argitalpenak Eskola osatzen duten elementu guztien arteko kohesiorako eta horien parte-hartzerako eginbide argia du. Hori dela-eta, heziketa ziklo eta eskola talde guztietarako atalak ditu (Kirol Kluba, Orientazio Saila, Pastorala, GE, Euskara, etab.,) eta, halaber, prest dago edozeinen artikuluak, iritziak, argazkiak edo iradokizunak jasotzera. Gutxi gorabehera hiruhilekoan behin argitaratzen da, baina edukien eta aldizkaria egiteko dagoen denboraren arabera, aldizkakotasun hori beste bat izan daiteke. Ikasle bakoitzak eskolan ale bat jasoko du. Ikusi hemen Senda Aldizkaria PDFn |
|