2003-2004 ikasturtera arte liburu-denda espezializatu batek saltzen zituen eskolako testu-liburu guztiak. 2004-2005 ikasturtetik aurrera, Gurasoen Elkarteak liburuak saltzen eta banatzen lagundu du.
Proiektu hau pentsatu genuenean, liburuak liburu-denda espezializatuaren laguntzarik gabe saltzeko aukera aztertu genuen. Logikoki, modu horretan onura ekonomikoa handiagoa izango litzateke, baina gain hartzen ausartu ez ginen eragozpen anitz topatu genituen: fakturazioa, eskaerak, itzulketak, argitaletxeekiko harremanak, etab., etab., etab.
Horrela bada, ikastetxeko zuzendaritzarekin zenbait bilera egin ostean, Zuzendaritza Batzarrak prozesu horretan liburu-dendarekin batera sartzea eta eskolarekin onurak % 50ean banatzea erabaki zuen. Elkarteak "eskulana" jarriko du, dendaren eta eskolaren arteko lokarria izango da eta saiatzen da gero eta familia gehiagok liburuak eskolan eros ditzaten lortzen. Liburu-dendak fakturazio eta logistika lan guztia burutuko du.
Banaketa zenbait egunez burutuko da, pilaketarik egon ez dadin. Aldez aurretik liburuak taldekatzen dira eta poltsa batzuetan sartzen dira; horrela bada, pertsona bakoitzaren liburuak prest izango ditugu eta sorta osoa eskuratuko du. Norbaitek liburu guztiak ez baditu behar, sortatik behar ez duen liburua aterako dugu une horretan. Era horretan asko arindu da prozesua.
Ondoren, liburuak eskuratzen duenak orri bat beteko du bere datu pertsonalekin; horrela bada, familiak Aldundiaren diru-laguntza eskatu ahal izango du.
Orri horretan, banaketaz arduratzen direnek liburuen kostuak jarriko dituzte.
Agiri horrekin materiala ordainduko da eta familiak originala eramango du aipatutako diru-laguntza eskatzeko. Liburu-denda kopiarekin geldituko da kontrola egin ahal izateko.
Goiko mailako ikasturteetan prozesua zailagoa da , zenbait adar eta aukerako ikasgai baitatude eta banaketa motelagoa izaten da.
2009-10 ikasturtean BERRITASUN bat egin dugu, internet bidezko erosketa/salmenta. Liburuak etxean bertan jasotzeko aukera izan dugu garraioko kostuak ordainduz gero.
Zuzendaritza Batzarrak webgune honen bidez familiei eskerrak eman nahi dizkie izan duten erantzunagatik, pazientziagatik eta dena ulertzeagatik.
Jarraituko dugu zerbitzu hau hobetzeko lan egiten, eta horretarako gero eta familia gehiagoren laguntza izatea espero dugu.
Liburuen banaketari buruzko informazioa
Azken aldaketaren data: 2010eko martxoaren 24a, asteazkena